XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orientazioa

Eguzki ordularia

Helburua

Eskema

Eguzki ordulariak nola funtzionatzen duen eta itzalen bidez orienta gaitezkeela konturatzea.

Materiala

- Makila bat

Egikera eta azterketa

- Makila lurrean zut-zutik sartu eta sortzen duen itzala behatu.

- Itzalaren luzera neurtu.

Lurrean egin itzalak markatzen duen marra eta ipini zer ordutan egina izan den.

- Handik denbora batera (ordubetera, esate baterako) errepikatu behaketa eta markatu lehen bezala.

- Zer gertatu da?

Itzala luzatu ala laburtu egin da?

Lekuz aldatu al da?

Zergatik gertatu ote da hori?

- Nolakoa izango da itzala eguerdian?

Eta arratsaldean?

Oharra: gogoratu gure ordularien eguerdia eta eguzkiarena ez dela momentu berean izaten.

Jakin noiz izango den eta eztabaidatu gai honetaz ere.

Ondorioak

- Hemen duzu txoko txiki bat iharduera egin ondoren atera dituzun ondorioak idazteko.